HISTORIA PIXKA BAT

Urkabustaizko Musika Eskola U.M.E. 1995-1996 kurtsoan zehar jarri zen martxan Urkabustaizko Udalaren eskutik. Garai hartan, honako klaseak eman ziren: musika lengoaia, akordeoia, gitarra, trikitixa, panderoa eta abesbatza.

1999. urtean, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailak bere oniritzia eman zion formakuntza ez arautuan klaseak emateko.

Urte guzti hauetan, UMEk bilakaera handia izan du:

  • 148 ikasle
  • 10 irakasle
  • musika tresna ugarien eskaintza izan arte: Musika hastapena (4 eta 7 urte bitarteko umeentzat), Musika Lengoaia, Abesbatza, Bakarkako kantua, Alboka, Xirula, Txalaparta, Gaita, Trikitixa, Txistua, Zeharkako txirula, Gitarra, Pianoa, Perkusioa eta Musika taldeak.

UMEaren PARTE IZAN

Begiratu gure eskaintza, eta eman izena Urkabustaizko Musika Eskolan

HEZKUNTZA ESKAINTZA

GURE HELBURUAK

¿NORI ZUZENDUTA DAGO UME?

UMEk ateak irekita ditu, musika ikasi eta honekin gozatu nahi duen edonorentzat, bere adina eta egoera edozein dela ere, bai bakarka, bai talde mailan. Modu honetan, gozamena, hazkuntza pertsonala eta kulturala eta komunikazioa bultzatuko dira. Gure ideia nagusia musika hizkuntza unibertsalean datza.

Urtean zehar, eta formazioaren jarduera osagarri eta dinamizatzaile bezala, jarduera ezberdinak, audizioak eta kontzertuak antolatzen dira, udalerrian, eta baita bertatik kanpo ere, bizitza eta giro kulturalari bultzada bat emanez.

INFORMAZIO GEHIAGO

Azken berriak