Txato Martín

Vitoria-Gasteiz, 1981, musikaria, abeslaria eta konposatzailea.

Musika-hizkuntza eta piano ikasketak 10 urterekin hasi zituen, Vitoria-Gasteizko Jesus Guridi Musika Eskolan. Ondoren, Jazz-eko ahots-bakarlari, musika-hizkuntza moderno eta piano moderno ikasketak egin zituen Madrileko “Escuela de Música Creativa” zentroan, 2008tik 2010era. 2010ean. 2010ean Euskadiko Goi-mailako Musika Ikastegian (Musikene) jarraitu zuen, JAZZ INTERPRETAZIOA ETA KANTUA espezialitatean. Bere ikasketak 2014an bukatu zituen.

Madrilen igarotako urteetan, VOCES CREATIVAS swing-abesbatzan hartu zuen parte, Susana Rubio eta Blanca de la Plazarekin batera. Azken bi horiekin ahots-hirukote bat osatu zuen: THE WATERBOTTLES VOCAL TRIO. Ondoren, THE GROOVIN´ FLAMINGOS taldearekin aritu ziren, eta 3 LP argitaratu zituzten: “Hard To Believe” (2012), “BANG!” (2014) eta “Soul Massage. Funny Music For Skeptical Ladies” (2017). Hainbat jaialditan hartu zuten parte. 

2014an “JO ESTILL VOICE” ahots-espezializazioko ikastaroak (1. eta 2. Maila) egin zituen Bartzelonan, Viv Manning-en ikuskaritzapean. Urte horretan bertan, bakarlari gisa aritu zen Donostiako Heinneken Jazzaldiaren 49. Edizioan, THE SO BRASS taldearekin batera. 2016tik hona, “Aldakan Beltz” afrikar estiloko musika-taldean dabil, eta baita “B3 Dixieland” taldean ere. 

2017an, veste 11 ahotsekin batera, “Goizargi Gospel Choir” gospel-abesbatzako kide da, Ramon Escalé-ren zuzendaritzapean. Era berean, Vitoria-Gasteizko DZAST AHOTSAK abesbatzako kide ere bada, Jabolo Sagastumeren zuzendaritzapean.

INFORMAZIO GEHIAGO
Bakarkako Kantua, Txato Martín

Gure hezkuntza eskaintza

Jarri gurekin harremanetan