Virginia Mauleón Ridruejo

Piano, konposizio eta instrumentazio ikasketak egin zituen Vitoria-Gasteizko Jesus Guridi Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Zentro horretan lortu zuen Musika Hizkuntza, Piano eta Konposizio arloetako Goi Mailako Irakasle titulua.

Gaur egun, Urkabustaizko Musika Eskolako (Izarra-Araba) zuzendaria eta piano eta instrumentu-taldeen irakaslea da.

Bere irakaskuntza-lanarekin batera, Vitoria-Gasteizko Udalaren Udal Hezkuntza Zerbitzuak antolatutako “Musika Adierazpena” programaren Zuzendaritza Pedagogikoaren ardura ere badu.

Instrumentu-jole modura, hainbat ahots- eta instrumentu-taldetan ere aritzen da.

Informazio Gehiago
Pianoa, Virginia Mauleón

Gure hezkuntza eskaintza

Jarri gurekin harremanetan